Getariak San Anton eguna ospatu du txakolin uzta berriarekin
Gizartea
Olatz Zendagortagalartza
2024-01-17 16:57
Getariako Txakolina Jatorri Deiturak 2,7 milioi litro ekoitzi ditu, iaz baino %20 gutxiago. Uzta hori egiteko 34 upategik hartu dute parte, gehienak Getariatik eta Zarauztik etorriak.

















