Auzitegi Gorenak berretsi du Urkulluk legez kanpo zabaldu zuela covid ziurtagiria aisialdiko eremuetara
Gizartea
2023, aza. 14 - 12:11
Lakuako Gobernuak atzera bota du Auzitegi Nagusiaren 2022ko iraileko epaiaren aurka jarritako helegitea.
2021eko abenduaren 14an, Urkullu lehendakariak dekretu bat sinatu zuen, ziurtagiriaren eskakizuna tabernetara eta jatetxeetara zabaltzeko. Erabakia Osasun Publikoaren Batzordeak egindako ohartarazpenen aurka hartu zuen. Hark, ez baitzuen gomendatzen ziurtagiri digitala erabiltzea aisialdiko jardueretarako.