Eñaut Elosegi, Azterketak Euskaraz: "Gure hizkuntza eskubideak bermatzea eta euskararen ofizialtasuna nahi ditugu"
Gizartea
Xabi Ealo
2024-03-04 17:49
Azterketak Euskaraz kolektiboa omenduko da aurtengo korrikan, Ipar Euskal Herrian azterketak euskaraz egiteko aldarria egiten duen taldea. Bertako egoeraz berba egiteko Eñaut Elosegi izan da 'Gurean Gaur' albistegian.

















