EiTBren Erredazkio Kontseiluak Aldekoari leporatu dio euskara "oztopo" gisa irudikatzea
Gizartea
2025, mar. 28 - 11:03
Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusiak Eusko Legebiltzarrean asteazkenean esandakoen harira, "samina eta etsipena" adierazi dute EITBko erredakzio kontseiluek.
Ohar bat kaleratu dute eta bertan Aldekoari leporatu diote euskara "oztopo" gisa irudikatzea eta euskararen kontra zabaltzen ari diren ebazpen eta mezuekin bat egitea. Haren diskurtsoak "EITBk euskara normalizatzeko egiten duen zeregina" urratzen duela gaineratu dute eta esandakoak zuzentzeko eskatu diote.