Skip to main content

Erandioko bizilagunak kalera atera dira funts putre baten mehatxuari aurre egiteko

Gizartea

Xabi Ealo

2026, ira. 25 - 09:09
Mosaic Propco enpresak Erandioko ehun etxetako baino gehiagotako maizterrak kanporatu nahi dituela salatzeko manifestazio jendetsua egin dute herrian, Los Ochos eraikinetako bizilagunek eta LAB sindikatuak deituta.

Inbertsio funtsak ez du inolako asmorik alokairu kontratu horiek berritzeko, ondorioz, jabeek etxetik kanporatzeko arriskua dute, baina ez daude joateko prest. Kokatze aldera, etxebizitzen jabea Inmo Caixa zen, La Caixa bankuaren higiezinen ondarea kudeatzen duen enpresa, orain dela urte eta erdi, baina, etxebizitzak lotean saldu zizkion Mosaic inbertsio funtsari.

LAB sindikatuak uste du afera honek agerian uzten duela etxebizitza eskuratzea ez dela bakarrik herritar zaurgarrienen arazoa, eta agintariei eskatu diete herria tentsio handiko eremu izenda dezatela, ahalik eta arinen. Zentzu horretan, Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuak adierazi du prozesua azkartzeko agindua eman duela.

Kontuak kontu, kaleratzerik egotekotan, herritarrei eskatu zaie aurre egiteko protokoloan zehaztutako ekintzetan parte hartzeko, eta hurrengo asteazkenean, bilera irekia egingo dute Altzagako azoka zaharrean.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista