Hasi da hondartzen denboraldia Bizkaian eta irailaren 30era arte luzatuko da
Gizartea
Xabi Ealo Diaz eta Aimar Erkiaga Erkiaga
Getxoko Areeta, Sukarrietako Toña, Mendexako Karraspio Txiki eta Zierbenako Portu Txiki hondartzetan bainua debekatuta hasi dute hondartzen denboraldia, ez dituztelako betetzen ezarritako kalitate-irizpideak. Bestelako hondartzetan normaltasunez eman diote hasiera udako denboraldiari, 'Zaindu barruan duzun hondartza' lelopean eta aurtengo kanpainak zainketa, bizikidetza eta natura-ingurunearen babesean jarri du arreta Bizkaiko Foru Aldundiak.
Uda honetan Aldundiak berriro jarriko ditu abian lurraldeko hareatzetan ohikoak diren zerbitzuak eta azpiegiturak. Orotara, laurogeita sei dutxa, hirurogeita hamazortzi iturri, laurehun plataforma eta bi mila eta bostehun metro pasabide.
Gainera, bainu lagunduaren zerbitzua martxan ere egongo da La Arena, Ereaga, Laidatxu, Plentzia, Gorliz, Bakio, Isuntza eta Arrigorri hondartzetan. Irailaren 30era arte luzatuko da hondartza denboraldia.


















