Iruñeko Navarro Villoslada institutuak Japoniaren pareko irakurmen emaitzak lortu ditu PISAn
Gizartea
Udane Arbeo eta Gaizka Leitza
Iruñeko Navarro Villoslada institutu publikoak Japoniaren pareko emaitzak lortu ditu PISA ebaluazioan, irakurmen, matematika eta zientzia gaitasunetan. 2022an ikasleek irakurritakoa ulertzeko zituzten zailtasunei aurre egiteko, ikerketa zientifikoan oinarritutako metodologia bat jarri zuten martxan, irakurmenaren ulermena ikasgai guztietan lantzeko. Lau ikasturteren ondoren, emaitzak nabarmen hobetu dituzte. Horretarako, metakognizioa, irakurketa pausatua eta irakasleen arteko prestakuntza eta lankidetza sustatu dituzte, baita irakurzaletasuna bultzatzeko hainbat ekimen ere. Bada, Nafarroako PISA emaitzek beherakada nabarmena izan badute ere, Navarro Villoslada institutuak bestelako emaitzak lortu ditu: 504 puntu irakurmen gaitasunean, 510 matematikan eta 499 zientzietan.

















