Manager musikal bat atxilotu dute Bilbon, sexu erasoa egitea leporatuta
Gizartea
Ane Garitaonandia
2025-03-11 12:06
Kataluniako 31 FAM trap taldeko managerra atxilotu du Ertzaintzak Bilbon, sexu-erasoa egin eta sekretuak zabaldu izanagatik. Ertzaintzak ziurtatu duenez, joan den asteko astelehenean atxilotu zuten gizonezko hori, bere aurkako bi salaketa aurkeztu eta gero.

















