Skip to main content

Nagore Iturrioz, Steilas: ‘Zaila izango da legearen bizirautea gizartearen nahiaren aurka’

Gizartea

2022, aza. 08 - 11:11
Eskola publikoa indartzeko eta Eusko Jaurlaritza ontzen ari den Hezkuntza Legeari ezezkoa emateko, milaka lagunek Bilboko kaleak bete zituzten larunbatean Euskal Eskola Publikoaz Harro taldeak deituta. Mobilizazio horren inguruan galdetu zioten atzo Euskadi Irratian Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuari, eta azpimarratu zuen alde guztien eskaerak kontuan hartzeko ahaleginean ari dela bere departamentua. Nagore Iturrioz Steilas sindikatuko bozeramailearekin hitz egin dugu egoeraz.
Hamaika Telebista