'Pollution Pods' instalazioa ikusgai Barakaldon, BBK Fundazioaren eskutik
Gizartea
Irati Alvarez
2025-06-13 14:52
Europako hainbat hiritan zehar ibili ondoren, Michael Pinsky artista britainiarraren 'Pollution Pods' arte-instalazioa Barakaldoko Herriko Plazara iritsi da.
BBK Banku Fundazioaren 10. urteurreneko ekimen bat da honakoa, erakundeak Bizkaiko eta planetako ingurumen-jasangarritasunarekin duen konpromisoari jarraiki.

















