Skip to main content

Hizkuntza gutxituetan ikasteko eskubidea aldarrikatu dute ikasleek Parisen

Gizartea

"Baxoa euskaraz" lelopean, Frantziako Hezkuntza Ministerioaren aurrean protesta egin du Seaskako ikasleen ordezkaritza batek Parisen. Ondoan izan dituzte Okzitania, Korsika, Bretainia eta Alsaziako beste ikasle batzuk ere. Arratsaldean bilkura egin dute dute Frantziako Asanblean, hizkuntza gutxituen gaia lantzeko ikerketa taldeko diputatuekin. Azterketak euskaraz egiteko eskubidea ere aldarrikatu dute.