0-3 zikloko hezitzaileek greba egingo dute Nafarroako Gobernuak erantzuten ez badie
Ekonomia
Maite de Felipe Suso
2026-11-18 11:36
Haur-eskola publikoetako 0-3 zikloko hezitzaileek grebara joko dute Nafarroako Gobernuak euren aldarrikapenak kontuan hartzen ez baditu. Hala jakinarazi dute astearte honetan, laugarrenez lanuzte partzialak egin ostean. LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek Nafarroako Gobernuaren jokabidea kritikatu dute, haien iritziz, “Funtzio Publikoko eta Hezkuntzako departamentuek ez dute negoziatzeko asmorik”.
Astearte honetakoa langileek egindako laugarren lanuztea izan da, eta sindikatuak “pozik” agertu dira mobilizazioan parte hartutako langile kopuruarekin. Baieztatu dutenez, langile guztien %90 eta %95 artean parte hartu dute. “Argi dago kopuru horrek kolektibo batean batasuna eta konpromisoa erakusten dituela, eta egoeraren aurrean isilik ez jarraitzea erabaki dutela”, aitortu dute.
Haur-eskola publikoetako langileek “benetako konpromisoak” eskatu dituzte, eta horiek lortu bitartean astearteetako mobilizazioei eutsiko dietela ziurtatu dute. Gainera, mobilizazio horien intentsitatea areagotuko dutela azaldu dute.
Asteak daramatzate langileek euren egoera salatzen. Azaldu dutenez, zereginak eta erantzukizunak pilatzen zaizkie, lan-karga gero eta handiagoa da eta lan-baldintzek ez dute hobera egin. Era berean, adierazi dute oraindik ez dituztela jaso kontseilariak soldatetan iragarritako hobekuntzak.