Skip to main content

Sindikatuek deituta osasun publikoaren aldeko protestak egin dituzte Osakidetzako ospitaleen atarian

Gizartea

Oihane Alonso

2022, abe. 22 - 15:12

SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuek egindako deialdiarekin bat egin dute ostegun honetan Osakidetzako ehunka langilek. Osasun publikoaren alde eta langileen lan baldintza duinen defentsan antolatu dituzte elkarretaratzeak.

Gabirel Perez SATSE sindikatuko bozeramaileak salatu du Osakidetzak eta Osasun Sailak ez dutela negoziatzeko borondaterik mahai sektorialean. Langileentzako egoera duinak bermatzeko negoziazioa eskatu du, eta iragarri du sindikatuek protesta dinamikarekin jarraituko dutela blokeoak jarraituz gero.

Elena Gerenabarrena ELA sindikatuko ordezkariak adierazi du gizarteak “osasun publikoa, unibertsala, kalitatezkoa eta doakoa” behar dituela.

Hamaika Telebista