Txarangak eta peñak dira sanferminetako arima
Gizartea
Ainhoa Lainsa Merino
Peña eta txarangarik gabe sanferminak ez lirateke berdinak izango. Bederatzi egun hauetako elementu garrantzitsuenetarikoak dira, askorentzat jaietako arima, musikaz eta aldarriz betetzen baitituzte Iruñeko kaleak.
16 peña daude osotara; bakoitzak bere txaranga propioa du eta bi pankarta eramaten ditu. Pankarta nagusia urtean zehar Iruñerrian, Nafarroan edota munduan gertatutakoa satira erabiliz kritikatzeko erabiltzen dute. Aurten, esaterako, Mitoaroa ikuskizuna eta Donald Trump agintaria oso presente daude, eta baita Palestinaren aldeko mezuak ere. Bigarren pankarta, berriz, haur eta gaztetxoena da.
Josu Orla gazte txarangako tronpetistak Los del Bronce peñarekin pasatzen ditu jaietako egunak eta txaranga batek sanferminetako egun batean zer egiten duen azaldu digu.

















