Skip to main content

Uztailaren 10era arte luzatu dute parke fotovoltaikoen kontrako alegazioak aurkezteko epea

Gizartea

Ekainaren 19an bukatzekoa zen, baina hainbat norbanako zein Udaletxe eta Administrazio Batzordek egindako eskakizuna jaso du Eusko Jaurlaritzak eta epea 15 egunez luzatzea ebatzi du. Solaria enpresak proiektatutako parkeak dira ‘Zierbena solar’ 2, 3 eta 4. Erriberabeitian, Zigoitian eta Gasteiz eta Iruña Okan 310.000 eguzki plaka baino gehiago instalatu nahi ditu enpresak, bertan sortutako energia Zierbenaraino eramateko asmoarekin. Hori egiteko, gainera, 100 kilometro baino gehiagoko luzera izango zuen goi tentsioko linea bat eraikitzeko baimena eskatu du ere.