Skip to main content

Patagonian elur jausi batek harrapatuta zendu zen Amaia Agirreri agur ekitaldia egin diote Urnietan

Kirola

Ane Garitaonandia

2023, ots. 06 - 06:02

Amaiaren senideak, adiskideak eta herritar ugari elkartu dira Urnietako San Joan plazan. Urtarrilaren 19an elur jausi batek harrapatuta zendu ziren Iker Bilbao eta Amaia Agirre mendizaleak . Hala ere, Amaia Agirre alpinista maite zutenek ez dute Fitz Roy gorroto. “Benetan maite duenak, ordea, badaki txoria txori izango bada, hegoak zabal behar dituela eta libre. Eta guk, oinazeak oinaze, txoria genuen maite. Amaia maite genuen”.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista