Skip to main content
1200x90 Noticias de Gipuzkoa

‘Maite Zaitut’ izeneko omenaldia egingo diete Pirritx, Porrotx eta Marimototsi BECen

Kultura

2024, aza. 27 - 16:11
Gorazarrea 2025eko maiatzaren 3an izango da BEC aretoan, 17:00etatik aurrera. Maite Zaitut Kultur Elkarteko kideek 14.000 pertsona biltzea espero dute. Pailazoek ez dute ikuskizunean parte hartuko, diziplina ezberdinetako artistek haiek omenduko dituzte eta. Artisten artean, musikari, abeslari, dantzari, antzerkigile, bertsolari, artista plastiko eta abar egongo dira. Elkarrekin, pailazoek eta haien abestiek sortutako unibertso magikoa iradoki nahi dute artistek. Gainera, emanaldia alaitasunez betetzeko, pailazoen hainbat kanta mitiko ere aukeratu dituzte antolatzaileek. Orain dela 20 urte sortutako ‘Maite zaitut’ abesti ospetsua horien artean egongo da. 1987an hasi zuten Pirritx eta Porrotxek ibilbidea. Geroztik, aniztasunaren bandera guztiak bere egin dituztela gogoratu dute antolatzaileek. Sarrerak eskuragarri egongo dira azaroaren 29an, 11:00etatik aurrera, nikeremaitezaitut.eus atarian. Sarrera fisiko batzuk ere salgai egongo dira Durangoko Azokokako zenbait postutan. Sarrera guztiek 15 euroko prezioa izango dute.
Hamaika Telebista