Aurkeztu dute uztailak 27tik 31ra bitartean ospatuko diren Baionako besten egitaraua
Kultura
2022, uzt. 12 - 10:07
Aurkeztu dute uztailak 27tik 31ra bitartean ospatuko diren Baionako besten egitaraua. Aurten, osasun langileek eta Aviron errugbi taldeko kideek emango diote hasiera jaiari herriko etxeko balkoitik. 10 euro ordaindu behar izango dituzte kanpotarrek larunbatean eta igandean jai gunera sartzeko. Haurrentzako emanaldiak, herri kirolak, zezenketak, musika kalean eta askoz ekitaldi gehiago aurreikusi dira. Baionako Gazte Asanbladak besta alternatiboak ere bueltan izango direla adierazi du. Etxegarai alkateak segurtasunean eta garbitasunean ahalegin berezi bat egingo dutela adierazi du.