Skip to main content

Idazle eta herritarren arteko topaketak Gasteizen egingo dira ‘Liburu egunak’ ekimenarekin

Kultura

Idazle eta herritarren arteko topaketak egingo dira Gasteizen aurtengo ‘Liburu egunak’ ekimenarekin. Apirilaren 23an ospatuko den Nazioarteko Liburuaren Egunaren inguruan hainbat jarduera antolatuko dira hilaren 15 eta 26a bitartean. Karmele Jaio, Jon Artano edota Antonio Altarriba bezalako egileak Goiuri Jauregian egongo dira, euren lanak aurkezten. Nazioarteko Liburuaren Egunean, gainera, literatura, musika eta artea uztartuko dituen ikuskizuna izango dugu, Patxi Zubizarreta, Felipe Barandiaran, Pello Ramirez eta Mintxo Cemillanen eskutik.