Skip to main content

Zetak, Esne Beltza eta Doctor Deseo taldeak aurtengo Gasteizko jaietan

Kultura

Egitaraua jaietako bezperan hasiko da, abuztuaren 3an, 'Los 40 La Blanca' kontzertuarekin. Izan ere, aurtengo jaiak igandean hasiko direnez, udalak aurreko egunetan ere jai giroa egotea nahi du. Behin jaiak hasita, abuztuaren 4an, agur esateko bira egiten ari duen Esne Beltzaren kontzertua izango dugu Foruen plazan. Nil Moliner eta Luz Casal abeslariek izango ditugu ere Andra Mari Zuriaren jaietan, euren azken lanak aurkeztuz. Asteazkenarekin, hilaren 7an, Doctor Deseoren txanda izango da. Eta egitarauari amaiera emateko, abuztuaren 8an, Pello Reparazek gidatutako Zetak taldea igaroko da Foruen plazatik, bere lan ezagunenekin eta ‘Aaztiyen’ diskoaren azkeneko abestiekin.