Skip to main content
1200x90 Euskal Eskola Publikoa

'Itzul dadila Afrikara' bezalako adierazpen arrazistak, Frantziako Asanblea Nazionalean

Mundua

Ane Garitaonandia

2022, aza. 04 - 07:11
Frantziako Asanblea Nazionalean eskuin muturreko diputatu batek adierazpen arrazistak egin ditu, gobernuaren migrazio politikari buruzko tentsio testuinguru batean.

Gobernuaren kontrol saioan, Grégoire de Fournas ultraeskuindarrak "itzul daitezela Afrikara" edo "itzul dadila Afrikara" oihukatu omen zion Carlos Martens Bilongo diputatuari, honek migratzaileen etorrerari buruz galdetzen zuenean. Haren hitzek Yaël Braun-Pivet Asanblea Nazionaleko presidenteak saioa bertan behera uztea eragin zuten.

Justifikazio gisa, eskuin muturrak argudiatu zuen Grégoire de Fourna diputatua ez zela Carlos Martens Bilongo galdera egin zuen diputatuari hitz egiten ari, GKE bateko itsasontzi batean hondoratutako etorkinei baizik.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista