Skip to main content

EH Bilduk eta ERCk bilera egin dute bi alderdien arteko harremanean sakontzeko

Politika

Xabi Ealo

2026, ira. 16 - 14:09

EH Bilduk eta Esquerra Republicanak bilera egin dute Bilbon, koalizio subiranistak, bestelako indar subiranistekin eta ezker konfederaleko alderdiekin egiten ari den bilera sortaren barruan.

Arnaldo Otegi, Sonia Jacinto, Gorka Elejabarrieta, Oriol Junqueras, Elisenda Alamany eta Oriol Lopez izan dira bertan, eta bi alderdiek aspalditik duten lankidetza politiko eta estrategikoa indartzen jarraitzeko kompromisoa berretsi dute, Euskal Herriko eta Kataluniako herrien interesen defentsan elkarlanean sakontzeko.

Alderdi independentista biek kezka agertu dute gure mugetatik kanpoko olatu autoritario eta atzerakoia gero eta handiagoa delako, eta ildo berean, balio demokratikoekin konprometituta dauden indarren arteko lankidetza indartzeko beharra defendatu dute bi indar politikoek, erronka horri aurre egiteko.

Era berean, EH Bilduk eta ERCk berretsi dute oinarrizko eskubide sozialak eta zerbitzu publikoak defendatzeko eta indartzeko konprosimoa, besteak beste, osasun unibertsala, hezkuntza edota etxebizitza.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista