Skip to main content

Eusko Jaurlaritzak %25 handituko du Gasteizko hiriburutza kanona

Politika

2025, Maiatza 23 - 09:05

Gasteiz Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeen egoitza izendatu zuen legearen 45. urteurrenean, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du %25 handituko duela hiriburutza kanona. Horrela, orain arte urtero 10 milioi euro jasotzen zituen Gasteizko Udalak, eta hemendik aurrera 12,5 milioi jasoko ditu. Neurri honek Gasteizek Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburu gisa duen garrantzia berretsi nahi du, eta hurrengo lau urteetan 50 milioi euroko ekarpena jasoko du udalerriak guztira.

Kanonaren igoera 2017tik eguneratu gabe zegoen hiriburutza ekarpena egokitzeko helburuarekin adostu da.

Hamaika Telebista