Skip to main content

Istilu larriak izan dira Gasteizen Falangeak urriaren 12ko ekitaldi nagusiaren harira

Politika

Maite de Felipe Suso

2025, urr. 13 - 12:10

Istilu larriak izan dira Gasteizen igande honetan, Falange Espainola eskuin muturreko taldearen kontra egindako mobilizazioan. Urriaren 12ko ekitaldi nagusia ospatu dute hiriburuan, Ertzaintzaren babespean, Espainiako eta Falangearen banderaz hornituta.
Ekitaldia salatzera hurbildutako manifestarien kontra oldartu da Ertzaintza, eta hainbat zauritu eragin ditu. Bestalde, 19 lagun atxilotu ditu baina dagoeneko aske utzi ditu.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista