Skip to main content

Justizia Anderrentzat plataforma sortu dute, gazte santurtziarraren heriotza argitu dezatela eskatzeko

Politika

Xabi Ealo

2026, uzt. 10 - 14:07

Justizia Anderrentzat Herri Plataforma sortu dute Santurtzin pasa den ekainaren 22an udaltzaingoaren esku-hartzearen ondorioz hil zuten gaztearen heriotza argitzeko asmoz.

Plataformako kideek argi diote Anderren heriotzak "erantzule eta konplize zuzenak" dituela. Gaineratu dutenez, Herri Plataforma sortu dute justizia eskatzeko eta polizia-inpunitatearen aurka borrokatzeko.

Santurtziarrei deia egin diete bereziki frogak eta testigantzak aurkezten, eta batez ere, kaleak hartzen jarrai dezaten Anderrentzat justizia egin dadin. Horiek horrela, datorren ostiralean manifestazioa deitu dute Santurtziko udaletxetik.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista