Kolpez Kolpe

All Stories

'Kolpez Kolpe'k 100 saio!

Pronostiko guztiei aurre eginda 100. saiora heldu da 'Kolpez Kolpe'. Abentura, barre, ikasketa... hainbat altxor bereganatuta pasa dira 100 saioak. Eta nola ez, ospatu beharra dago! Horretarako ederra antolatu dute 'Kolpez Kolpe'ko lagunek. Mami Mendi pitonisak ere etorkizuna irakurri omen die antza...'Kolpez Kolpe'k beste ehun baietz!

Eskerrik asko ikusle guztioi! Gogoratu atal guztiak nahieran dituzuela ikusgai. Gozatu!

Tessa Andonegi: 'Lan egiteko beste modu batzuk deskubritzen ditugu modu femeninotik'

Zinema arloan dauden lan egiteko moduez aritu da Tessa Andonegi aktorea. Helburua ez da emaitza, oso produktiboak izatea oso ikuspegi maskulinoa dela azaldu du Tessak. "Modu femeninoa da zaintzaren bitartez lan egitea, eta horren bitartez ohartzen zara etekina askoz ere handiago dela" adierazi du.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image