Skip to main content

Energia auzi publikoa bada zer egiten du esku pribatuetan?

Kolpez Kolpe

Adimen artifizialaren aroan dena dira erraztasunak argindar etena gertatu arte. Berriztagarriak erantzule egin eta berehala atera dira nuklear zaleak, baina jakina da sistema kapitalista dela kontsumo basatia eta kudeaketa okerra dakarrena. Maialen Arteaga eta Peli Lekuona kazetariekin aritu gara horretaz eta, Beatriz Egizabalek etenaren erantzulea bilatu du.

Itxaso Martin kazetaria ere izan da gurean. Idazle eta antropologoa ere bada. “Punto bobo” eleberri eskuartean, osasunaz aritu gara emakumeak erdigunean jarrita.

Beste aste batez, Kolpez Kolpe gaueko aktualitate saioa Naroa Iturri eta Ekhi Atorrasagastik gidatuta.

Hamaika Telebista