Skip to main content

ENBAk elikagaien marjinak moderatzeko eskatu die banatzaileei eta saltokiei

Ekonomia

Euskal Nekazarien Batasunak Euskadiko elikagai katean ematen diren desorekak salatu ditu astelehen honetan. Marjinak apaltzea eskatu du agerraldian, gutxienez ekoizpen kostuak estaltzeko eta bertako elikagaien salmenta bermatzeko.

Produktu batzuetan salmentak %10 – 12 jaitsi direla zehaztu du. ENBAk egindako txostenaren arabera, saltokietan marjina handiak antzeman dira bertako elikagaiak eskaintzen diren prezioak behatuz gero: behi okelan %33, behi esnean %45-44, gaztan %45-55, besteak beste.

Azkenik, Eusko Jaurlaritzari ere mintzatu zaio sindikatua, BEHATOKIAren martxa bizkortzeko, ekoizpen kostuen txostenak argitaratzeko eta baita, distribuzioa eta saltokiak kontrolatzeko, eskatu dio.