Skip to main content

Erdiz Bizirik plataformak manifestazioa deitu du Iruñean apirilaren 22rako

Ekologia

“Magnesitas Navarra” enpresak Baztaneko Erdiz bazkalekuan egin nahi duen meategiaren kontra jarraitzen du “Erdiz Bizirik” plataforma. Duela 22 urte Foru Gobernuak Magnari Erdizen zundaketak egiteko baimena eman zion. Baztandarren %87 meategi proiektuaren kontra lerrokatu zirela gogoratu du plataformak. Erdiz Bizirikek nabarmendu du oraindik egin nahi den meategi proiektuaren aurka jarraitzen dutela. Eta beren desadostasuna “argi uzteko” manifestazioa antolatu dute, honakoan, Iruñean. Apirilaren 22a Lurraren Nazioarteko Eguna da, “landa eremuaren alde ateratzeko egun ezin hobea”.