Skip to main content

‘Nafar anitz’ saioa estreinatuko da martxoan Hamaikan

Prentsa oharrak

2026eko otsailaren 26ean, Donostian

 Datorren martxoaren 3an, 22:00etan, Nafar anitz saioa estreinatuko da Hamaikan. Nafarroako pertsona ezagunen bizitzan murgildu eta aurpegi ezagunaren atzean dagoen pertsona gertutasun eta naturaltasunez erakustea helburu duen programa berria.


Yasmine Khris Maansri aurkezleak gidatuta, atal bakoitzean protagonista baten ingurune pertsonala erakutsiko da saioan: bere etxea, herria eta ohiturak ezagutzeko aukera izango da. Ikusleari ohiko elkarrizketa eta agerpen publikoetatik harago doan begirada eskaintzea da xedea.


Nafar anitz, asteartero 22:00etan izango da ikusgai, martxoaren 3tik aurrera Hamaikan. LTD bidez eta kable bitartez ikusteaz gain, www.hamaika.eus webgunean ere izango da eskuragarri, baita Android TBrako aplikazio bidez ere.eko 

 

Deskargatu prentsa oharra

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista