Skip to main content

Abeltzaintza eredu jasangarri eta iraunkorra hizpide aste honetako Geltokia saioan

  • Bideoa:

Abeltzaintza eredu jasangarriaz mintzatuko gara aste honetako Geltokia saioan, eta horretarako, Sakanako Kalaska kooperatibako kudeatzaile Leire Ganboa de Miguel eta Patxiku Irisarri EHNEko koordinatzailea izango ditugu Geltokia saioan, Aritz Ganboak gidatuta.

Asteazkenean, 22:00etan, saioa ikusgai Hamaika Telebistan, hamaika.eus eta Youtuben.

  • Created on .

Badator Zozoak Beleari saioaren bigarren denboraldia!

  • Bideoa:

'Zozoak beleari' ikus-entzunezko podcastaren bigarren denboraldiari ekingo diogu igandean. Lehenengo saioa zuzenean grabatuko dugu asteazken arratsaldean, 17:00etan, (Eman izena!) Kai Nakai abeslariarekin Hala Bedi irratian, eta datorren igandean, ekainaren 16an, izango da ikusgai.

Daneliciousek eta Laura Rék beldur bati buruz hitz egingo dute astero-astero gonbidatu berezi batekin, eta kalera ere irtengo gara herritarren iritziak jasotzera. Gai serioez arituko dira, baina beti umorea eta ikuspegi feminista ardatz hartuta. Eta zu, zerk beldurtzen zaitu?

Igandero, 20:00etatik aurrera, hamaika.eus, Youtube eta Spotifyen, eta asteartero, 22:00etan, Hamaika Telebistan.

  • Created on .

Bizi Musika euskal taldeen bideoklipen saioa ikusgai ostiralean Hamaikan

  • Bideoa:

Anonyme Popular, Asgarth, Bele eta Rakel Arenaza, Suaia, Sustrai Berriak, Estutu eta Rebel Noise, Maialen Ibarra eta Sweet Rage euskarazko taldeak izango dira aste honetako Bizi Musika saioko protagonista.

Ostiralean, larunbatean eta igandean, 16:30ean, saioa ikusgai Hamaika Telebistan.

  • Created on .

Gailu taldea izango da aste honetako Musika Zuzenean saioko protagonista

  • Bideoa:
Gailu taldea ezagutuko dugu aste honetako Musika Zuzenean saioan, iaz kaleratutako 'Autosuntsipena hasia da. 3, 2, 1.... znort!!!!' diskoa aitzaki hartuta.

Ostegunean, 22:00etan, saioa ikusgai Hamaika Telebistan, hamaika.eus eta sare sozialetan.
  • Created on .

Bañolet filma emitituko dugu asteartean Hamaikan

  • Bideoa:

2020ko Sormen Beka DA!-ren (Durangoko Azoka) irabazlea izan zen, eta Paxkal Irigoyen Etxeberri eta Maia Iribarne Olhagarai dira zuzendariak. Umeen begiradatik sortutako pelikula auzolanean egina dago, Eiherelarreko biztanleen laguntzaz, eta sinbolismoz, errealismo magikoz eta surrealismoz beteriko iniziazio istorioa da.

Umorea, absurdoa eta poesia dira ikus-entzunezkoaren ezaugarri nagusiak, eta bere helburua identitateari buruzko gogoeta egitea da.

Hauxe da sinopsia: Luixa eta bere lagunak, Bañoleten haunditzen dira. Herri berezi huntako haurrek 11 urte betetzen dituztelarik, zeremonia garrantzitsu bat prestatzen dute. Haurtzarotik heldutasunera pasatzeko egun haundia hurbiltzen ari da…

Asteartean, 22:00etan, 'Bañolet' filma Hamaika Telebistan.

 

  • Created on .

Trantsizio energetikoa izango dugu hizpide aste honetako Geltokia saioan

  • Bideoa:

Trantsizio energetikoaz mintzatuko gara aste honetako Geltokia saioan, Gares Energia egitasmoa ardatz hartuta. Horretarako, Oihan Mendo Garesko alkate ohi eta Garesbide komunitate energetikoko kidea eta Oihana Lorea Artelan aholkularitza enpresako kidea izango ditugu Geltokia saioan, Aritz Ganboarekin batera.

Asteazkenean, 22:00etik aurrera, saioa ikusgai hamaika.eus eta Youtuben.

  • Created on .

Oihana Maritorena eta Adur Tolosa Bikografiak saioaren azken atalean

  • Bideoa:

Donostiako Bagera elkarteak antolatzen duen Bikografiak saioaren azken atala eskainiko dugu ostiralean, 21:30ean, Hamaika Telebistan. Azken saio honetako protagonistak Oihana Maritorena eta Adur Tolosa Donostiako euskalgintza arloko kideak izango dira, eta besteak beste, euskararen erabileraren egoeraz, donostiarrekiko aurreiritziez, euskararen etorkizunaz edota turistifkazioak duen eraginaz galdetuko die Maialen Sorzabalberek.

Ostiralean, 21:30ean, Hamaika Telebistan eta www.hamaika.eus webgunean ikusgai.

  • Created on .

Bele musika egitasmoa ezagutuko dugu aste honetako Musika Zuzenean saioan

  • Bideoa:

Osteguneko MusikaZuzenean TB saioan BELE egitasmoa ezagutuko dugu ‘Herrari’ diskoa aitzaki, eta, horretarako, Lide Hernandorekin egin dugu hitzordua.

Ostegunean, 22:00etan, saioa ikusgai Hamaika Telebistan, www.hamaika.eus webgunean eta sare sozialetan.

  • Created on .