Aterpea | La Paguita
Aterpea
Zenbat aldiz entzun ote dugu migratzaileak diru-laguntzen bidez bizitzera etortzen direla? Zein baldintza bete behar dituzte, ordea, diru laguntzak eskuratzeko? Nork eta zergatik sortzen ditu diskurtso horiek?
Atzerritartasun Legeak dakartzan diskriminazio egoeraz, migratzaileek eskubideak izan ditzaten erroldak duen garrantziaz, administrazioek zein jendarteak hartu beharreko neurriez zein inklusio kontzeptuaz hausnartuko dugu, besteak beste, Tarana Karim aktibista antiarrazista eta Begoña Zestau Sakanako Mankomunitateko Kultur Aniztasun teknikariarekin.
Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.