Skip to main content

Iñigo Aduriz, kazetaria: “Hauteskunde gaua sorpresez betetakoa izan zen”

Gure begiz

PPk irabazi ditu Espainiako Kongresurako hauteskundeak, 136 diputaturekin, baina ez zaio aski izango Alberto Nuñez Feijoo Espainiako Gobernuko presidente izendatzeko. Izan ere, PP Kongresuan gobernuburuaren inbestidura saioan Voxekin eta UPNrekin elkartuko balitz, ez du gehiengo osoa izango. Iñigo Aduriz kazetaria “sorpresez betetako gaua” izan zela nabarmendu du. Esan du mobilizazio nabarmena egon zela ezkerreko hautesleriaren artean eskuin muturraren gobernua ekiditeko. Hauteskundeak errepikatzeko aukera dagoela dio, izan ere, Junts-ek du inbestiduraren giltza eta azken horrek eskatzen duena PSOEk ez duela onartuko azpimarratu du.