Skip to main content

Merkataritza libreko itunerako akordioa egin dute EBk eta Mercosurrek

Gure begiz

2024, abe. 10 - 13:12
Hiru gairen inguruan hitz egi digu Vero Satrustegik. Lehena: Europar Batasunak eta Mercosurrek merkataritza akordio bat sinatu dute munduko merkaturik handienetakoa bilduko duena.
Bigarrena: Boliviako Gobernuak 63 tona kokaina konfiskatu ditu 2024an, iazkoaren ia bikoitza. Datu honek kezka eragin du azken urteetan goranzko joera izan duelako.
Hirugarrena: Mexikoko Guda Zikinean 70eko hamarkadan desagerrarazi zituzten Guerreroko bost nekazariren gorpuak familiei bueltatu zaizkie. Familiek hilkutxekin protestak antolatu dituzte justizia eskatzeko.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista