Lola Iturberen eskola
Minutu batean
2024, abu. 01 - 13:08
1902ko abuztuaren 01an, Lola Iturbe militante anarkista eta feminista jaio zen Bartzelonan. Jostun bezala egiten zuen lan eta 14 urterekin CNT sindikatuan afiliatu zen. Besteak beste, 1933, 1934 eta 1936ko iraultza saiakeretan parte hartu zuen. Mujeres libres (emakume askeak) anarkosindikalismoaren barneko erakunde feministaren sorreran parte hartu zuen.