San Joan gau magikoa
Minutu batean
2023, eka. 23 - 10:06
Donibane, Jondoni, Joane edo San Joan ekainaren 24an ospatzen da, udako solstiziotik gertu. Udako solstizioa urteko egunik luzeena eta gau laburrena dugun garaia da. Kea, sua eta sorginkerietarako unea da San Joan eguna Euskal Herrian. Suak eguzki berria indartzen du eta gizakion bekatuak garbitzen dituela esaten da. Gau magiko horren inguruan hamaika sinesmen daude gure geografiaren luze-zabalean.
Euskal Herriko herri gehienetan ospatu ohi da San Joan eguna.