Skip to main content

Euskal itsas ondarea babesten duen Pasaiako Itsas Festibala maiatzaren 14tik 17ra ospatuko da

Sakonean

Udane Arbeo, Agurtzane Barrondo eta Gaizka Leitza

2026, Maiatza 06 - 11:05

Pasaiako Itsas Festibala 2026ko maiatzaren 14tik 17ra izango da, Pasaiako badian. Euskal kostaldeko itsas eta kultur ondareari lotutako hitzordu garrantzitsuenetako bat bilakatu da festibala. Aurten ere egurrezko itsasontziak eta nabigazio tradizionala izango ditu proposamen ororen ardatz. Aldi berean, Albaolan Ozentziyo atunontziaren zaharberritzea ikusi daiteke; Donostiako portuko azken egurrezko arrantza-ontzi tradizionala da. Albaolak 2015ean salbatu zuen, desegiteko zorian zegoenean. Bai Pasaiako Itsas Festibalak, bai Albaolak helburu bera dute: euskal itsas ondarea babestea, lanbide tradizionalak bizirik mantentzea eta herritarrekin iraganarekin, orainarekin eta etorkizunarekin lotutako ezagutza partekatzea. Ane Antxustegietxartek eta Eider Arrutik eman dizkigute xehetasunak.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista