Gurpilak sutan | Iratiko bide berdea
Gurpilak sutan
Nafarroako leku politenetako batean zehar marraztutako bide zoragarria ezagutuko dugu, Iratiko bide berdea. Irunberrin hasita, Irati eta Zaraitzu ibaien emariek eragindako arroila ikusgarriak ditugu aukeran. Arbaiungoa Isoko begiralekutik ikusiko dugu eta Irunberrikoan barneratuko gara bizikleta bidez.
Irati ibaiarekin bat eginez, Zangotzaldetik zetorren trenari helduko diogu, Iberiar Penintsulako lehen tren elektrikoa izan zena. Amaiera, deabruaren zubian egingo dugu.
Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.