Itzuliaren bosgarren etapa Gasteizetik atera da
- Bideoa:
Hasiera eman zaio Itzuliaren bosgarren etapari. 176 kilometroko ibilbidea Gasteizeko Andra Mari Zuriaren plazatik abiatu da Amorebietan helmuga duelarik. Pelotoiak Araba utziko du etaparen lehendabiziko laurdenean; Gasteizetik Zurbaora habiatuko dira Dura eta Miñanora joateko. Bertatik txirrindulariak Etxebarri Ibiñatik eta Gopegitik pasako dira N240 errepidera iristeko Araba atzean utziz. Itzuliaren azkenaurreko etaparen zati handiena Bizkaian barrena izango da mendiko sailkapenerako hiru igoera puntuagarrirekin: lehenengo mailako Urkiola, oraindik helmugatik 87km-tara, eta hirugarren mailako Muniketagaina bi alditan. Pasaden etapan gertatuko zoritxarreko erorikoak 12 partehartzaile zaurituta utzi ditu, hauen artean, faboritoak ziren Jonas Vingegaard, Primoz Roglic eta Remco Evenepoel lehiaketatik kanpo utziz. Lasterketako epaileek lasterketa neutralizatzeko erabakia hartu zuten zaurituak laguntzeko. Ostiraleko etaparen amaiera 17:15etatik aurrera espero da Amorebietan.
- Created on .