Kontsumo taldeak hartuko ditu ardatz 'Geltokia' saioak, gaur gauean Hamaikan
- Bideoa:
Saio honetan, Aritz Ganboak gidatuta, kontsumo taldeei buruz hitz egingo dugu: bitartekariak saihestuz, nekazariek harreman zuzena izaten dute kontsumitzaileekin talde horiei esker. Solasaldian arituko dira Katrin Ginea, Ana Bados eta Ibai Sueskun, eta amaitzeko, Koldo Garciak antxoa berrerabiliz prestatuko du errezeta: proventza entsalada.
Ez galdu 'Geltokia' saioa, asteartero, 22:00etan, Hamaika Telebistan eta www.hamaika.eus webgunean.
- Created on .