Skip to main content

8. MUGALARIAK | Gerra zibiletik Comète sarera

Mugari begira

Euskal Herria zatitzen duen muga historikoki berria da, baina mugaren bi aldeetako herritarrek beti jakin izan dute hura gainditzen: familiaren, hizkuntzaren eta lurraldearen ezagutzaren bidez. Aritz Ganboak mugalaritzaren historia ezagutu nahi du, eta historialari batekin elkartzen da horretarako.

Espainiako gerrako erbesteratzetik eta Baztanen sortutako Alava saretik, pilotu aliatuak Pirinioetatik Gibraltarreraino eraman zituen Comète sarera; Florentino Goikoetxea bezalako mugalarietatik, oraindik gordetzen dituzten sekretuetara. Eta gaur egunera: garai batean guretzat arriskutsua zen Bidasoa beste batzuentzat da hilgarri orain, eta Hendaia eta Irun artean mugalaritza berri bat josten ari da, elkartasunetik.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista