MusikaZuzenean TB # 295: Fermin Muguruza
Musika Zuzenean
Aste honetako MusikaZuzenean TB saioa monografikoa izango da. Fermin Muguruza izango da protagonista nagusia abian duen 40 urteurreneko bira aitzaki.
Luze eta zabal aritu gara bere musika bideaz, zuzenekoetan ondoan duen bandaz, mundu mailako biraz, eta nola ez, ekainaren 14an Donostiako Anoeta estadioan eskainiko duen emanaldi bereziaz.
Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.