Image

Nafar Away

Hirugarren denboraldia

Arraioz

Baztango Arraioz herria ezagutuko dugu saio honetan. Anabel Arraizak Jose Luis Karrikaburu, Luis Miguel 'Talo' eta Josune Makibar elkarrizketatuko ditu bertako istorioak eta ohiturak ezagutzeko.
Aranguren

Aranguren ibarreko Labiano eta Mutiloa herrietara joan gara aste honetako Nafar Away saioan, eta Fermin Sagues margolariarekin, Aritz Elizarekin eta Olatz Zabaletarekin elkartu gara bertan.
Txalupain

 Txalupain bailarako lau herri ezagutuko ditugu. Aristregi herrian Iñaki Villanueva eskultorearekin izango gara, eta Osakar herria ezagutuko dugu Urko Erize bizilagunarekin. Beltzuntze herrian, berriz, Narila Mondragon alkate ohiarekin, Imanol Urrizarekin eta Orein Mondragonekin egin dugu hitzordua.
Lezaun

Lezaunera joango gara aste honetako Nafar Away saioan. Mikel Etxebeste alkatearekin hitz egingo dugu, eta Natalia Urabayenek 'Leonardas handi Vinci' proiektua azalduko digu. Horrez gain, Basaberea baserri eskola ere bisitatuko dugu.
Aurizberri
  Aurizberrira gerturatu gara. Joseba Martinez "Baratze" jatetxeko jabearekin eta Aitor Zazpe "Pirineki" esnekien jabearekin elkartu gara, eta baita Elvira Agorreta bizilagunarekin ere. Pili Fagoaga gizarte langilearekin ere hitz egin dugu adineko jendearekin lan egiteko moduaz.

Lizarra

Lizarra bisitatuko dugu Nafar Away saio honetan. Regino Etxabe kultur zinegotziak Lizarrako ondarea azaldu eta erakutsiko digu. Sugarra Gaztetxera gerturatuko gara eta Amaia Orokietak eta Iosu Olletak bere historia eta gaur egungo egoera azalduko digute. Bukatzeko, Maider Etxetoj eta Garazi Urabayenek Lizarrako inauteri herrikoien bilakaeraren berri emango digute.
Sarriguren

Eguesibarrera joango gara gaur, zehazki, Sarrigurenera. Puy Remirezek azaldu digu herria nola aldatu den azken 10 urte hauetan. Patxi Irurtzunek berak idatzitako liburuari buruz hitz egingo digu, eta azkenik, Alberto Erreak Erripagaina auzo bereziaren egoera bereziaren berri emango digu.
Atarrabia

 Atarrabia ezagutu dugu saio honetan. Mikel Oteiza alkatearekin herria ezagutzeko aukera izango dugu, bitxikeria asko kontatuko dizkigu eta. Elenak eta Arantxak Atarrabia abesbatzaren 20. urteurrena ospatzeko antolatu dituzten ekintzen berri eman digute. Euskararen etxea den Karrikaluze elkartea ezagutu dugu Itziar Perezen eskutik, eta azkenik, Mikel Baztanek Berdea proiektuaren Ekogunea erakutsi digu.

Etxalar

Bortzirietako Etxalar herrira bidaiatuko dugu, eta Patxiku Irisarrik herriko historia kontatuko digu, usoak ehizatzeko modu berezia erakutsiko digu Laura Elizagoienek, eta Santi Elizagoienek kontrabandista garaiko bizipenak kontatuko dizkigu.
Otsagabia

Otsagabiara joan gara Nafar Away saioan. Joseba Sagardoik Otsagabiko dantzen eta ohituren berri eman digu, eta bere talde The Lio ere ezagutu dugu. Olatz Genberok eta Izaskun Larrañagak herriaren egituraketaz hitz egin digute, eta Rakel Zokok Gartxoten kondaira kontatu digu Itzaltzun. Azkenik, Serio Itxasok Orhipean jaia eta tradizioak izan ditu hizpide.
Araitz bailara
Araitz Bailara bisitatuko dugu. Araizko Zaporeak elkartearen berri emango digu Maider Agirrebarrenak, eta Peio Goikoetxeak Antsoenea Gaztandegia erakutsiko digu. Juan Gorriti eskultoreak bere etxeko ateak irekiko dizkigu bere artelanak erakusteko, eta amaitzeko, Eneritz Urkolarekin Tximuutxe bilgune feministaren historia eta ekimenak ezagutuko ditugu.
TAFALLA
Tafalla bisitatuko dugu. Bertan, Xabi Olkoz musikariarekin Tafallako jaiei buruz hitz egingo du Anabel Arraizak, eta Paula Arregi Garces de los Fayos ikastolako zuzendariarekin azken Nafarroa Oinez jaia izango dugu hizpide. Pedro Peralta kultur zinegotziarekin Tafallako kaleen historien berri izan dugu.
UHARTE
Lehenengo, 'Cantamañanas' arte jaialdiaren antolatzaileetako bat ezagutu dugu: Ionmi Landa. Ondoren, Aritz Azparren uhartearrak Uganda Musika eskolari buruz hitz egingo digu. Ana Labianok Uharteko baratzeei buruz eta "Cebollinos" deitzearen arrazoia azalduko digu. Azkenik, uharteko ihauterien berri emango digu Vanesa Perezek.
EUGI
Kinto zonaldera joan gara Eugi bisitatzeko. Lehenengo, lakuaren historiaren berri eman digu Esti Iribarrenek eta 'Bastardix' bere musika taldeari buruz ere hitz egin digu. Unai Seminario Kontzejuko lehendakariak arma fabrikaren historia kontatu digu. Javier Añorga 'Txato' Eugiko bizilagunarekin ere bildu gara, eta azkenik, Garbiñe Telletxearekin euskararen garrantzia izan dugu hizpide.
ZANGOZA
Nafar Away saioan Zangotzara joango gara. Bertan, Naroa Labairu eta Amaia Aldanondorekin elkartu gara, 'Bi Haizetara' euskara taldeko kideak. Iker Aramendia 'PuntoEko' denda ekologikoaren jabearekin ere hitz egingo dugu, eta Sonia Senosiain Zangotzako zinegotzi eta argazkilaria ere ezagutuko dugu. Azkenik, bertako ikastolara joan gara, eta bi ikasleren amekin hitz egin dugu: Marta Uroz eta Saila Saez.
SAKANA

Ane Martija, Etxeberri herrian elkarrizketatu dugu, bakarlaria, eta bere musikari buruz egon gara hizketan. Ondoren, Nere Balda idazlearekin Irurtzunen, eta segidan Ipe eta Goreti, Pikuxar elkarteko kideak, Irurtzunen. Ondoren, Izurdiagara joan gara, Eduardo Brumekin, nafarroako forjarik zaharrenetariko bat daukala, "Forjas Brum". Eta azkenekoak, Txape eta Mikel Gelbenzu, Orritz-iskideko pertsonai mitologikoak erakutsiko dizkigutenak.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image