Skip to main content

Gure garaian | Hezkuntzaren sistemaren zirrikituak eta M20ko ikasle greba

Gure garaian

Ikasle porrotaz hitz egiten da hezkuntza sistemaren porrotaz hitz egiten beharrean. Porrot egiten dugu merkatuaren logikan txertatzen ez garenean, txertatu nahi ez dugunean. Porrot egiten dugu desobediente adierazten garen aldiro ez dutelako piezarik mugitu nahi. Porrota deitzen diote haien porrota eragiten dugun aldiro. Porrota deitzen diote baina borroka da. 

Hezkuntza sistema agorpen eta inboluzio fasean dago. Enpresa pribatuen esku, ikasleen ibilbidea lan munduratzera bideratzen da. Horri gehitu behar zaizko hainba faktorek: digitalizazioa, autoritarismoa... Hezkuntza sistema eraldaketarako tresna denez, eta Ikamak deitutako ikasle greba aitzaki hartuta, ikasle mugimenduaz arituko gara Nahia Artzarekin.

Hamaika Telebista