Hiruki Larroxa | Sexu hezkuntza
M ama*eme*ume*
Porno belaunaldia, Espainiako Estatuak pornoa ikusteko ezarri nahi dituen murrizketak, gorputzen sexualizazioa... Sexu heziketaren eztabaida pil-pilean dago, eta eztabaida horri argia jartzera etorri zaigu Ibai Fresnedo Hiruki Larroxa elkarteko kidea.
Hezkuntza sexual integrala behar dela azpimarratu du Hiruki Larroxako kideak, eta horretarako, ezinbestekotzat jo ditu kontzientzia lantzea, binarismoa apurtzea eta askatzaileak izan daitezkeen markoak mahaigaineratzea.
Saio guztiak hamaika.eus, youtube eta spotifyen.