Skip to main content

San Fermin torneoko finala zuzenean Labrit pilotalekutik, Hamaika Telebistan eta hamaika.eus-en

  • Bideoa:
Ados Pilota elkarteak antolatuta, San Fermin torneoko finala zuzenean eskainiko du Hamaikak. Gaur, 20:00etan, zuzenean Labritetik Hamaika Telebistan eta hamaika.eus-en jarraitu ahal izango da partida. Gaztetasuna Ainhoa Ruiz Infantek eta Ane Mendiburuk jarriko dute eta beteranotasuna, berriz, eskualdeko bi pilotariek: Iera Agirre Iturriaga leitzarrak eta Irantzu Etxebeste Iantzi beratarrak.
Hala ere, San Fermin torneoko finala 20:00etan hasiko bada, Iruñeko Peñen Federazioak eta Ados Pilota Elkarteak Saray elkartearen alde antolatu duten jaialdia 17:30erako hasiko da, pilota goxuarekin, pilota mistoarekin eta pilota egokituko partidekin. 19:30ean Iruñeko peñen ekitaldia izanen da eta gero finala eta sari banaketa.

Nafarroa

  • Created on .