24 orduko greba egiten hasi dira Trapagarango Amazonen
Ekonomia
2022, aza. 28 - 07:11
Langileek hitzarmen propioa eskatzen dute. Salatu dutenez, langile asko behin-behinean ari dira lanean, eta banaketan dabiltzanak, autonomoak edo sei enpresatan azpikontrataturikoak dira. Grebaren jarraipena %100eko izaten ari dela azpimarratu du Fernando Ortegak Amazoneko langile-batzordeko kideak (LAB).