3.949 lanpostuko lan eskaintza publikoa onartu du Jaurlaritzak
Ekonomia
Eusko Jaurlaritzak 3.949 lanpostuko lan eskaintza publiko bat onartu du. Deialdi publikoak 2025etik 2027ra bitartean egingo dituzte, batez ere Osakidetzan eta Hezkuntzan postuak eskainiz. Jaurlaritzaren arabera «enplegu publiko egonkorra» sustatzea da lan eskaintzaren helburua, «kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzen jarraitzeko». 1.896 lanpostu eskainiko dira Osakidetzan, 1.046 Hezkuntzan, 420 administrazio orokorrean eta honen erakunde autonomoetan eta 525 Ertzaintzan. Beste 62 lanpostuak Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartean, Euskalmeten, Euskadiko Orkestra Sinfonikoan eta Visesan eskainiko dira.
Lan eskaintza honekin, Eusko Jaurlaritzak Berpiztu 2020-2024 programarekin aurrera egiten du, Euskadiko ekonomia eta enplegua suspertzeko helburuarekin. Iragarritako lan eskaintza publikoari "datozen urteetan onartuko diren plaza berriak" gehituko zaizkio, Jaurlaritzaren arabera. LAB sindikatuak lan eskaintzaren berri ez ematea leporatu dio Jaurlaritzari eta salatu du eskaintza publiko horrekin ez dela behin-behinekotasuna %8tik jaistearen helburua betettzen Europako Batasunak 2024rako ezarri zuen moduan. ELAk, bere aldetik, Osasun Sailak behin-behinekotasunari buruzko datuak makillatu nahi dituela eta erreala ez den egoera bat ikusarazi nahi duela salatu du. Izan ere, sindikatuaren arabera, mahai Sektorialean, Lehen Arretako murrizketak proposatu ziren honen egoerari aurre egiteko proposamen bakar moduan.