Skip to main content

MusikaZuzenean TB # 334: Antifa Hardcore (Hoben, Lee Kore, Konorte) + Iñigo Iriondo 'Gatom'

Musika Zuzenean

MusikaZuzenean tb saioaren 334 ataleko erreportaje nagusian Antifa Hardcore fest ekimena ezagutuko dugu, Hoben, Lee Kore eta Konorte taldeen eskutik. Hiru taldeek indarrak batu dituzte kontzertu bira abian jartzeko, eta bide horretan agertoki gainetik faxismoren kontrako borrokan murgiltzeko. Txantreako Akelarre Kultur Elkartean batu gara hiru taldeekin, eta bertako irudiekin osatu dugu erreportajea.

Hitz Bitan atalera, berriz, Iñigo Iriondo 'Gatom' abeslaria gonbidatu dugu, egun Exitus taldeko kantaria ere. Bere gustuko disko, areto eta kantuen inguruan aritu gara laburrean.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista