Skip to main content

4. MUGA POLITIKOAK | Nafar Erresumatik gaurko mugetara

Mugari begira

Felix Ajuriaren etxetik abiatuta, Aritz Ganboak barnealdea atzean uzten du eta Getariarantz jotzen du, Bide Berdean gora eta kostalderantz behera. Bidean, Xabier Irujo historialariarekin hitz egiten du: noiz hasi ziren mugek benetan pertsonen bizitzan eragiten?

Otxandioko burdingintzatik euskal artzainek Ameriketaraino eraman zuten ardia arte, Irujok muga eta identitatearen arteko lotura estua azaltzen du, Rafael Lemkinen genozidio-definizioa gogora ekarriz eta Hondarribia-Hendaiaren adibidea jarriz: ibai baten bi aldeetan, mendeetan elkarrekin bizi izandako bi herri, gaur eskola ezberdinetan literatura ezberdina ikasten dutenak. Bidean, Zestoako kobazuloak eta Zumaiako flisa, eta egunaren amaieran, Aiako artzain-etxe batean harrera.

Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista